lehenik ikusi bideoa hemen:
"LOCURA MASIVA" bideoan, komunikabideek daukaten indarra erakusten da. Nola manipulatzen gaituzten erakusten du, gu konturatzen ez garen bitartean.
Noski, horren atzean, errealizazio eta produkzio bat dago zeinak erakargarriagoa, deigarriagoa eta osatuagoa egiten duen bideoa. Horretarako soinua, imajina eta argiari egingo diogu erreferentzia.
Ustez, bidali nahi den mezuari erreparatuta, hautatutako soinua ideala da. Musika INDARTSU, misteriotsu eta beldurgarriak begiak irekita mantenduko dizkigu eta zainak atximurtuta. Bideoan ahotsik entzun gabe jada nahi duen giroan murgildu gaitu sortzaileak, non badakigun mintzagaia ez dela umorezkoa izango, kezkatia baizik.
Imajinak ere badauka bere protagonismoa. Hasierako irudiak oso azkarrak dira. Horrek "locura masiva" esaldian murgiltzen gaitu, txoratu egiten gaitu. Jende ASKO azaltzen da. Gainera, komunikabideen inguruan mintzatzen den bideo honen hasiera eta bukaeran, gerrak, esplosioak, suteak, dirua, indar handiko pertsonak (Aita Santua, Aznar, Bush...) azaltzen dira eta azken irudia antena bat da. Honek zer eman nahi duen aditzera? Munduan boterea duten kontzeptuak azaltzen dira (dirua, politikoak, erlijioa...) eta azkeneko antena horrek KOMUNIKABIDEEK ERE BOTEREA dutela erakutsi nahi da (konturatzen ez bagara ere).
Bideoaren zati handi bat gizon batek komunikabideen inguruan ematen duen hitzaldi bat da. Bertan dena iluna dago eta argiak protagonista soilik enfokatzen du. Horrek protagonismo guztia hari ematen dio eta lortzen du guztiak hura begiratzea. Gainera, beste guztia iluna egoteak ere bere puntu beldurgarri edo kezkatia ematen dio hitzaldiari eta, noski, bideoari.
Horrelako bideo bat ikusi eta gero, sortu dizkidan kezkak sortu eta gero eta esaten duenarekin ados nagoela konturatu eta gero, ezin aipatu gabe utzi edukia.
KOMUNIKATZEA:MUNDUA DOMINATZEA!!
Boterea, indarra, potentzia. Ez dute nahi gu pentsatzen jartzea, ez dute ikuspegi kritiko batetik jokatzerik nahi. Haiek engainatzen gaituzte, manipulatzen. Konturatu gabe ari dira gura bizitza GIDATZEN. Benetako arazoa da. Nahi dutena esan, nahi dutena gorde... Eta gu hor jarraitzen dugu; egunero telebistaren aurrean koloreekin liluraturik.
Uste dugu esaten den guztia egia dela ETA EZ DA EGIA. Telebista antzerkia da. Munduan gertatzen ari diren gertakariak ezkutatzen dizkiguten bitartean asmatzen den antzerkia da. Ez gara konturatzen hauteskundeak, erlijioa, ideologia... erabakitzeko gaitasuna duela telebistak? Hark erabakitzen duela zer jan, nola jantzi, zein hezkuntza jaso eta nola pentsatu? Ez zaitezte telebista aurrean kokilduta geratu!!!!!
ILUSIO BAT BESTERIK EZ DA. GEZUR BATEAN BIZI GARA!!!!!!!!!!!!!!
ILUSIO BAT BESTERIK EZ DA. GEZUR BATEAN BIZI GARA!!!!!!!!!!!!!!
Okerrena da gero eta denbora gehiago pasatzen dugula sofan eserita. Bizitza soziala nola urruntzen den ikusita. Aisialdia, kultura... pikutara botata. Eta errealitatea ERALDATZEN telebistak esaten duenera.
HORRETARAKO NAGO NI HEMEN: ERREALITATEA ERAKUTSI ETA ZURI BEGIAK IREKITZEKO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario