domingo, 28 de noviembre de 2010

perurenari elkarrizketa!

NOLA ERANTZUN BEHAR DEN ETA NOLA EZ DEN GALDETU BEHAR!!!




Bideo hau lotsagarria eta aldi berean ikusgarria iruditzen zait. kazetariak egiten dituen galderak eta egiten dituen moduan eginda gainera, ez dira egokiak. lehenik, aipatu Manuk zerbait badakiela Perurenari buruz, elkarrizketa bat egiteko beharrezkoa da datu hau edukitzea. Iruditzen zait ez dakiela galdetzen, elkarrizketa bezala ez dagoela pngi preparatua. hasi zaio hizketan aktorea dela, bertsolaria, harrijasotzailea... eta dena ongi egiten omen duela. horrelako adibideekin hainbat alditan iraintzen duela iruditzen zait.

Okerrena, bigarren bideoan dator, bertan atxiki dudanean. Nafarroari eta Euskal Herriari buruz galdezka entzun nuenean, nirekin jai zeukan. Ez da batere objektiboa, nabaritzen da barrutik duen iritzia edo pentsamendua zein den.

PERURENA, ORDEA, TXALOTZEKOA. NOSI NAFARROAKO HISTORIA JAKITEAGATIK EZ DELA MUNDUKO JAKITUNENA. NAFARROAKO HISTORIA, EUSKAL HERRIKOA, GUZTIOK JAKIN BEHAR DUGUN ZERBAIT DA. JAKITEKO NONDIK GATOZEN, NONDIK DATOZEN GERTAERAK ETA NORA IRITSI NAHI DUGUN. MANU BEZALAKO KAZETARI BATEK, GAINERA, JAKIN BEHARKO LUKE BIDEO HONETAN PERURENAK ERANTZUTEN DUEN GUZTIA, HORTIK GALDERAK EGIN ETA BERE IRITZIA OSATU. EZIN DA HITZ EGIN EZER EERE EZ JAKIN GABE, ETA EZIN DA IRITZI BAT EDUKI EZR ERE EZ JAKIN GABE. PERURENAK GAUZA GUZTIAK ARGI DITU, BADAKIELAKO ZEIN DEN BERE OINARRIA ETA BERTATIK ABIATZEN DA BERE PENTSAMENDUA OSATZEKO GAI GUZTIETAN.

BERAZ,ASKO POZTEN NAIZ BIDEO HAU IKARAGARRI ZABALDU DELA ENTZUTEAN.  GUZTIOK EGIN BEHARKO GENUKE ERREPORTAJE HONETAKO IRAKURKETA BAT!!!!!

sábado, 27 de noviembre de 2010

Mikel Ayestaran berriemailea

Mikel Ayestaran, punta puntako kazetaria da, zeinak atzerriko notiziak jakinarazten dizkigu, zein baino zein interesgarriagoak.

 Kontua da, urria aldean, EHU-n izan zela hitzaldi bat ematen freelance moduan: langile autonomo eta independentea. Bere ogibideko lanak autonomikoki egiten dituena, berezko lanetik haratago iristen dena. Hori da gizon honek miresteko duen gauza handienetarikoa.

Eitb eta Vocento enpresentzat lan egiten du. Irak, Afganistan... bezalako herrietan egon da konferentziak ematen eta herriari hango berri ematen. 2009an prentsa munduko Nazioarteko Saria irabazi zuen, Afganistanen egindako lanagatik.

Munduko gatazken inguruan ibiltzen da beti. Hitzaldian aipatu du, etorkizuneko kazetaritzarako ordenagailua ezinbestekoa dela, albisteak plazarazteko tresna beharrezkoa, berak egiten duen lanarentzat, behintzat. Horregatik, Facebook eta Youtube bezalako bideak erabiltzen ditu jendeari haren lanak plazarazteko. Beti dauka gainean ordenagailu bat. Interneteko abantaila honek, gainera, gertakizunak jazo bezain laster, grabatu bezain laster, ezagutzera eman daitezke eta hau ere oso garrantzitsua dela azpimarratzen du.


Uste dut miresgarria dela egiten duen lana eta duen pentsatzeko modua. Lana independenteki egiten du eta horrek asko esaten du beretaz: gustokoa du bere lana. Ziur horrela mami gehiago aterzten dizkiola gauzei, eta hortaz mami gehiago ikusi edo entzun ahal izango du ikusleak.

viernes, 26 de noviembre de 2010

Seasons dokumentala

ikusi bideoa:
:http://www.thecollectivefilm.com/seasons


"The Collective Seasons" dokumentalak bikeriders-i buruz hitz egiten du, hau da, mendi bizikletan ibiltzen direnei buruz. Dokumental honetan ikus daiteke nola txirrindulariek zailtasunezko hainbat proba, hainbat oztopo gainditzen dituzten lau urtaroak pasatzen doazen bitartean. Horregatik dauka izenburu hori: SEASONS (urtaroak).
Irudiak ikusten ditugun bitartean, txirrindularien ahotsa entzun dezakegu. Haien esperientzia, detaileak, esplikazioak entzuten dira eta horrek puntu positiboa ematen dio dokumentalari. Musikak ere asko betetzen du.

Ezin daiteke aipatu gabe utzi ikus-entzunezko muntaia. Plano oso onak ditu bideo honek: gertukoak, urrutikoak, ikuspegi desberdinekoak... Gainera ziztu bizian doan txirrinda bat jarraitzeak badauka bere meritua.

Argiaren aldetik lan izugarria egin dela bistan da. Sekuentzia guztiak argi naturalarekin grabatuak dira, kanpoan grabatuak. Kontuan hartu behar izan zuten eguraldia, ordua... Baina ikusten da teknologiak ere parte hartu duela hainbatetan; adibidez; negua denean eta dena elurtuta dagoenean  errepidetik bizikletakpasatzen ikusten dira. Berez elurra egon arren eta negua izan arren mendiak kolorea dauka. Baina txirrindularien kolore gorriak eta naranjak gailentzen dira naturako koloreak saturatuta ikusten diren bitartean (dena gris tonotan). Argi aldetik , beraz, jantzia da. Ikus daitezke urtaro desberdinetan naturak eskaintzen duen argi naturala: udako eguzki-izpiak eta neguko tono ilunak. Gainera, eguneko momentu desberdinak erakusten dizkigu eta hauetan ere argia desberdina da: ilunabarrean, goizean...

Soinuaren inguran zer esan? Dokumental honek hiru soinu uztartzen ditu: musika, ahotsa eta efektuak. Denbora guztian dago musika, musika gogorra. Egokia iruditzen zait kirol arriskutsu bat errepresentatzeko. Txirrindularien ahotsak ere entzun daitezke noizbehinka; haien esperientzia, esplikazio... Honek ere aberastu egiten du bideoa. Horrela sinesgarritasuna ematen dio. Beti da interesgarria lehen pertsonan hitz egiten duen bat entzutea, gaian aditua dena eta esperientzia konpartitzen duena... Azkenik, efektu aldetik, soilik aipatu derrapeak, abiadura, erorketak, hostoak... entzun ditzakegula.


Bururatu zait atsotitz bat bideo hau ikusi eta gero: irudi bat milaka hitz baino gehiago da. Soinua kenduta ere, asko balio du bideo honek. Irudiak itzelak dira. Jada kirol hau ikustea ikusgarria bada, bideo honek momentu ikaragarriak hartzen ditu; arriskutsuenak, berezienak. Zenbat ikuspegi... aurretik, atzetik, azpitik... Benetan dena baino artistikoagoa bihurtu du "SEASONS" dokumentalak.

Beraz, guzti hau kontuan harturik, soilik iritzia ematea geratzen zait. Mendiko txirrinda gustatzen zaionarentzat ideala da bideo hau, ikusgarria benetan. Eta hainbeste interesatzen ez zaionari ere gustatuko zaiolakoan nago . Niri gustatu zait irudiak ikusgarriak direlako eta bideoa jantzia delako. Hala ere, bideoa oso luzea da denbora guztian gauza berdinak ikusteko.

ZUK IKUSI...












Livestream


Livestream bideo plataforma bat da zeinak aukera ematen duen telebista pertsonal bat sortzeko.  Kamara eta ordenagailu batekin edonork sor dezake berea. Telebista aske honek aukera handiak ematen ditu: bakoitzaren nahiak eta iritziak online azaltzekoa, telebista lokal bat sortzekoa, munduko beste edonorekin kolaboratzekoa... Chareatzeko aukera badago eta baita Twitter eta Facebookekin elkarbanatzekoa ere.

Gure irakasleak, Gorka Palaziok, berea dauka; SÉAMUS MCPÁLÁS-EN TELEBISTA.  Ikusi nahi izanez gero sartu bertan: http://www.livestream.com/palazio . Behin, ezin izan zuen klasea ematera etorri Madrilen bideo konferentzia bat eman behar zuelako. Hala ere, aukera eman zigun hura jarraitzeko. Nola? Livestream-en bidez. Bere telebista martxan jarri zuen eta zuzenean jarraitzeko aukera eman zigun.


Nire iritzia eman behar badut, esan nahiko nuke aukera interesgarria iruditzen zaidala. Sare sozialak ikaragarri zabaltzen ari dira eta pertsona askok blog pertsonalak dituzte. Bi hauek norberaren "paranoiak" idazteko aukera ematen dute eta, gainera, edonori plazaraztekoa. Badakigu ere, telebista dela indar gehien duen komunikabidea, ustez alferkeriagatik, aurrean jarri eta begiratzea besterik ez delako. Zergatik ez dira bi kontzeptuak bat egiten? Livestream-ek aukera hori ematen du: norberaren "paranoiak" telebistik adieraztea.


Baina, beti egon behar du bainaren bat. Hainbeste sare sozial, hainbeste blog, hainbeste telebista... Guztia internet bidez. Indar gero eta gutxiagorekin hartzen ditugu bizitzako gauzak. Dena interneten, denak etxean bakarrik pantaila bati begira, edonori pentsatzen dena aurpegira esateko ausardirik gabe... Baina hau da etorkizuna eta badakit iritzia emateaz gain programa honek aukera zabalak eskaintzen dituela.

jueves, 18 de noviembre de 2010

Komunikatzea: mundua dominatzea!!


lehenik ikusi bideoa hemen:
"LOCURA MASIVA" bideoan, komunikabideek daukaten indarra erakusten da. Nola manipulatzen gaituzten erakusten du, gu konturatzen ez garen bitartean.

Noski, horren atzean, errealizazio eta produkzio bat dago zeinak erakargarriagoa, deigarriagoa eta osatuagoa egiten duen bideoa. Horretarako soinua, imajina eta argiari egingo diogu erreferentzia.

Ustez, bidali nahi den mezuari erreparatuta, hautatutako soinua ideala da. Musika INDARTSU, misteriotsu eta beldurgarriak begiak irekita mantenduko dizkigu eta zainak atximurtuta. Bideoan ahotsik entzun gabe jada nahi duen giroan murgildu gaitu sortzaileak, non badakigun mintzagaia ez dela umorezkoa izango, kezkatia baizik.

Imajinak ere badauka bere protagonismoa. Hasierako irudiak oso azkarrak dira. Horrek "locura masiva" esaldian murgiltzen gaitu, txoratu egiten gaitu. Jende ASKO azaltzen da. Gainera, komunikabideen inguruan mintzatzen den bideo honen hasiera eta bukaeran, gerrak, esplosioak, suteak, dirua, indar handiko pertsonak (Aita Santua, Aznar, Bush...) azaltzen dira eta azken irudia antena bat da. Honek zer eman nahi duen aditzera? Munduan boterea duten kontzeptuak azaltzen dira (dirua, politikoak, erlijioa...) eta azkeneko antena horrek KOMUNIKABIDEEK ERE BOTEREA dutela erakutsi nahi da (konturatzen ez bagara ere).

Bideoaren zati handi bat gizon batek komunikabideen inguruan ematen duen hitzaldi bat da. Bertan dena iluna dago eta argiak protagonista soilik enfokatzen du. Horrek protagonismo guztia hari ematen dio eta lortzen du guztiak hura begiratzea. Gainera, beste guztia iluna egoteak ere bere puntu beldurgarri edo kezkatia ematen dio hitzaldiari eta, noski, bideoari.

Horrelako bideo bat ikusi eta gero, sortu dizkidan kezkak sortu eta gero eta esaten duenarekin ados nagoela konturatu eta gero, ezin aipatu gabe utzi edukia.

KOMUNIKATZEA:MUNDUA DOMINATZEA!!

Boterea, indarra, potentzia. Ez dute nahi gu pentsatzen jartzea, ez dute ikuspegi kritiko batetik jokatzerik nahi. Haiek engainatzen gaituzte, manipulatzen.  Konturatu gabe ari dira gura bizitza GIDATZEN. Benetako arazoa da. Nahi dutena esan, nahi dutena gorde... Eta gu hor jarraitzen dugu; egunero telebistaren aurrean koloreekin liluraturik.
Uste dugu esaten den guztia egia dela ETA EZ DA EGIA. Telebista antzerkia da. Munduan gertatzen ari diren gertakariak ezkutatzen dizkiguten bitartean asmatzen den antzerkia da. Ez gara konturatzen hauteskundeak, erlijioa, ideologia... erabakitzeko gaitasuna duela telebistak? Hark erabakitzen duela zer jan, nola jantzi, zein hezkuntza jaso eta nola pentsatu? Ez zaitezte telebista aurrean kokilduta geratu!!!!!


ILUSIO BAT BESTERIK EZ DA.  GEZUR BATEAN BIZI GARA!!!!!!!!!!!!!!
Okerrena da gero eta denbora gehiago pasatzen dugula sofan eserita. Bizitza soziala nola urruntzen den ikusita. Aisialdia, kultura... pikutara botata. Eta errealitatea ERALDATZEN telebistak esaten duenera.

HORRETARAKO NAGO NI HEMEN: ERREALITATEA ERAKUTSI ETA ZURI BEGIAK IREKITZEKO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

miércoles, 3 de noviembre de 2010

nafarroako konkista: lurren galera ABESTUZ

Xabier Leteren          "Nafarroa"

Nafarroa, arragoa,
argiaren pausaleku
haizearen ibil-toki zabal,
hesirik gabea.


Nafarroa, arragoa,
sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.
Amets bat baino gehiago,
ez oparotasun osoa:
nahiaren eta ezinaren
burrukatoki ekaitzez betea.


Nafarroa, arragoa
mahats eta gari
maitasun eta gorroto
gezur eta egia gurea.
Nafarroa, arragoa
lur beroen sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.


Nafarroa, zuhur eta eroa,
lurrik maitatuena,
hormarik gabe utzitako etxea:
erreka gardenen negarrez
ibai lodietara ixurtzen ari den
odol bustikoarraren iturri bizia.


Nafarroa, arragoa
eta oinarri, eta oinaze
eta bidean zure bila ibiltzea ...
Pinudiek usaintzen dituzten
harri txigorrezko bidetan gora
o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.
http://www.youtube.com/watch?v=wPrdmikJ-x0