miércoles, 12 de enero de 2011

espetxeratua: Sugan

momentu orok daukalako abesti bat...

Gaztelerara itzultzea beharrezkoa iruditzen ez bazait ere, irudiak oso politak dira. Ea "unibertsala" den hizkuntza honetan hitz egiten dutenek ulertzen duten horrela...



Eguzki izpi batek esnatu nau
gelan isuritako argitasun tipiarekin.
Betazalak pisutsu zaizkit eta
neure pentsamenduetan
galtzen naiz ... noraezean...
Nahikoa da!!!
bada, alperrikako oihu ustelak...
hegaka doazenak.
Alperrik ari naizen
sentsazio ankerraren zama dut
24 ordutan, askatasuna?
Sekula lortuko ez dugun desioa
eta negar tantoak isurtzera daramarkiguna....
Espetxe honetan galduko naiz
nire pena eta guzti,
nire amets eta askatasun nahiez hornitua
Baina dena desagertuko da gerora,
ez dit axola jada, neure bizi bakarra
hemen iragan dut;gosez,negar zotin hutsez,
minutuak zenbatzen, astinduak jasotzen...
nire oihuak ordea ez ditu inortxok ere aditu:
-Ama, sentitzen dut horrelako uneak
pasarazi izana eta zeure alboan egon ezin
izana gehien behar ninduzunean... banoa ordea,
neure hitza herriari zuzenduaz ,
-Agur eta ondo izan
Aurkituko zaitut Euskal Herria,
topatuko zaitut...ikusi arte!

domingo, 9 de enero de 2011

Gonzalo Martin unibertsitatean

Gonzalo Martin, ikusentzunezkoan aditua, EHUn egon zen duela hilabete eskas. Telebista eta interneta uztartuz, teknologia berriak aipatuz, interneteko telebistaren garapenaz... mintzo zen hitzaldi batean.

Honek interneten abantailak azpimarratu zituen: komodoa dela, denon eskuragarri dagoela, edozein monentutan kontsumi daitekeea, mugagabea, mundu osoari irekia... Parerean, ordea, ezin da hainbesteko baliabidez gozatu.

Telebista aukeratzen du puntu fuerte bezala. Aipatzen du, telebistan ikusten den guztia interneten ere ikusi daitekeela, eta lehen esan bezala nahi den toki eta momentuan.

Zer dago bakoitzarentzat diseinatua? Desagertuko al dira telebista, irratia eta egunkaria? Nik, pertsonalki ez dut behar ordu oro disponible dagoen telebista, irrati eta egunkari bat. Ez naiz hilko serie bat galtzen badut eta ez naiz etxean hura ikusten geratuko kalera ireten bainio lehen. Azkenean teknologiak jango gaitu. Egia da, bai, abantailaz betea dagoela, baina nik ez ditut abantaila horiek nahi.

Julian Assange

Julian Paul Assange (Townsville, Queensland, Australia, 1971ko uztailaren 3a - ) australiar kazetari, Interneteko  ekintzaile eta programatzailea da. Bereziki nabarmendu da ezkutuko informazioa plazaratzen duen WikiLeaks webguneko bozeramale eta buruetako bat da. Estatu Batuetako gobernuko informazio ezkutu eta konprometigarria plazaratzean, Afganistango gerra eta estatubatuar enbaxadetako telegramak kasu, beraren aurkako kargu judizialak abiarazi ziren, ustezko sexu-jazarpen eta bortxaketa kasu batzuengatik. 2010eko abenduaren 6an, bere burua ingeles epaitegien esku jarri zuen. Aldi berean, WikiLeaks web gunearen aurkako eraso zabalak izan ziren.

Contra Julian Assange y WikiLeaks

  • Sarah Palin: El 29 de noviembre de 2010, la ex gobernadora de Alaska y ex candidata a vicepresidenta por el Partido Republicano, Sarah Palin, pidió a través de su página en Facebook a la Administración Obama que capturara a Assange ya que debe tener la misma urgencia que perseguir a Al Qaeda y a los líderes talibán
  • Tom Flanagan: El asesor del primer ministro del gobierno de Canadá, en una entrevista a la BBC dijo que Julian Assange debería ser asesinado.
  • Blanqueo de dinero: la compañía de pago por internet PayPal clausuró durante los últimos años varias veces cuentas de la organización que dirige Assange por sospechas de blanqueo de dinero. Por otra parte, la Wau Holland Foundation, creada por un hacker alemán que envía a WikiLeaks abundantes donativos, ha recibido dos avisos oficiales de las autoridades germanas por falta de información contable.
Debido a la cantidad de amenazas de muerte hacia su persona, Assange ha avisado de que podría "tirar de la manta", si le ocurría algo. Pues ha colgado en una conocida web de intercambio P2P un archivo cifrado de 1'38 GB, cargado de documentos secretos mucho más incendiarios y comprometedores que los ya filtrados, y que sólo él conoce la clave

A favor de Julian Assange y WikiLeaks

  • Creación de las plataformas freeassange.com y freewikileaks.eu y freeassange.es en defensa de la libertad de expresión y ante la detención de Assange acusado por la fiscalía sueca de los supuestos delitos de violación, abusos sexuales y coacción, y la negativa de la justicia británica a que salga en libertad bajo fianza se han creado plataformas de apoyo por la libertad de Assange y en apoyo de WikiLeaks. Sus partidarios consideran que la acusación es falsa y que la intensificación de la búsqueda de Assange coincidió con la publicación por parte de WikiLeaks y otros cinco órganos de prensa de cables diplomáticos confidenciales estadounidenses, que provocó la indignación de Estados Unidos y de numerosos países afectados por las revelaciones
  • John Pilger y Ken Loach: El día 7 de diciembre de 2010, el periodista de investigación John Pilger, junto con el director de cine Ken Loach, entre otros, se ofrecieron pagar una fianza. Pilger declaró que "Él (Assange) ha estado realizando la labor propia de un periodista y merece el apoyo de las personas que creen que la democracia se sustenta en el libre flujo de la información".
  • El congresista republicano por Texas Ron Paul es el primer político estadounidense que se expresó públicamente a favor del fundador de WikiLeaks, Julian Assange, porque "en una sociedad libre se supone que sepamos la verdad" y manifestó que "En una sociedad donde la verdad se convierte en traición a la patria, entonces estamos en graves problemas."
  • El gobierno de Australia: Kevin Rudd, ministro australiano de Exteriores, exculpó el 8 de diciembre de 2010 a Julian Assange de las fugas de información. Declaró que el responsable legal es el autor inicial de las fugas, así como el propio gobierno de Estados Unidos quien perdió las informaciones. También brindó a Assange ayuda consular durante su encarcelamiento en el Reino Unido y se mostró preocupado por las amenazas de muerte recibidas por el fundador de WikiLeaks

Jane Hart

Jane Hart irakasleak, aurten ere, interneteko zerbitzuen erabilpenarekin isatu du bere "Top Tolls For Learning" lista. Honek, sarean erabilienak diren 10 txokoren izenak ematen dizkigu. Emakume honek eta beste 544 pertsonek egindako lana eskuragarri genuen 2010eko urriaren 17rako. Noski honek, 2010.urteko azterketa egiten du. Honakoa da emaitza:

1-TWITER:
2-FLICKR
3-WORDPRESS
4-YOUTUBE
5-ZOHO NOTEBOOK
6-DIMDIM
7-TOONDOO
8-FACEBOOK
9-PICNIK
10- ANDROID OS & APPS

eta zurekin amestu nahi dut (nafarroa)

Nafarroan sorturik dagoela liskarra
denek nahi zaituztela etxean barra-barra
zuk ematen diozu lurrari indarra
beraz ondo zaintzea irtenbide bakarra
Lortu ezin diraden herrientzat lotura
estalirik beraien arteko samindura
zuk hamaika txokotan sortuaz lilura
noiz edukiko dugu zuganako ardura?

Eta zurekin amestu nahi dut,
euriari goizero abestu.

Faltan zaituenak du barruan etsipena
ta sobran zaituenak bizirik du barrena
pozaz zoratzen baita gertu zaituena
zu zara bizitzaren seinale nabarmena

Zure etorkizuna omen da nahiko ilun
desertifikazioa dugun etorkizun
gu ohartuko gara zenbat erru dugun
berandu baino lehen zeozer egin dezagun.

Eta zurekin amestu nahi dut,
euriari goizero abestu.
Eta zurekin amestu nahi dut,
euriari goizero abestu.

sábado, 8 de enero de 2011

RSS eta XML

Zer dira?

Interneten informazioa (bereziki albisteak, berriak) banatzeko modu bat. E-posta-z zerbaitetara harpidetzen zara, eta hango mezuak jasotzen dituzu. Ba, RSS edo XML feed batera ere harpidetzen zara, eta N informazio iturritan sortzen diren nobedadeak jasoko dituzu zeurean

Zertarako?

Web bateko (edo askotako) nobedadeak eta albisteak jakiteko, webgune horiek bisitatzen ibili beharrean, harpidetzen zara XML feed-etara eta zeurera doazkizu abisu laburrak, ze nobedade, zenbat, non... 
 
iturria: sustatu.com

Nik ere horrelako zerbait probatu nahi dut, nik ere egunero eta momentu oro jakin nahi ditut gertatzen diren aldaketak, azken berriak... Eta egingo dut...

viernes, 7 de enero de 2011

4.erreportaia: Berria egunkaria!!



Bideo honetan esateko guztiak edukiari buruzkoak beharko lukete. Gaiak gaurkotasuna du eta oso interesgarria da Euskal Herriarentzat. Gainera, hamaika testigantza, irudi, argudio, iritzi... azaltzen dira, zeinak aberastu egiten duten bideoaren funtsa.

Egunkaria, Euskaldunon Egunkaria. Euskal Herrian euskaraz, hau da, gure hizkuntzan irakurtzeko geneukan aukera bakarra. Egunkari bat da herriaren ahotsa. Gure herriko albisteak, bitxikeriak... gure herrian bizitzeko zer gutxiago gure hizkuntzan idatziriko egunkari bat irkaurtzea baino... Euskal Herrian bizitzeko euskara beharrezkoa egin behar dugu. Askotan ez dugu horrela jokatzen borondatez, baina beste askotan ez gaituzte uzten.

Nola da posible egunkari bat erakunde armatu batekin lotzea? Nora iritsiko gara? Frankismora itzuliko gara? Debekatu ikurriña, debekatu euskaraz hitz egitea, debekatu espresatzea, debekatu gure hizkuntzan bizitzea, debekatu ikastolak...  Gurea ez da  konstituzioa, baina hainbesteko interesa badago gu ere haren parte izateko, zergatik guri ez zaizkigu eskubide berdinak bermatzen? IRITZI ASKATASUNA? NON? Soilik hau idazteak ere beldurra ematen digu.

3.erreportaia: ETBkoa



Unibertsitatean gustura ez eta formakuntza profesionalera salto egin duten gazteei eginiko elkarrizketaz baliaturik osatutako erreportajea da.  Hainbatetan aipatu da karrera bat bukatu eta formakuntzara joan behar izan dutela bizitzan zerbait egiteko aukerarik ez dutelako oraindik.

Erreportaia bezala, ez da beste munduko gauza. Ez dago musikarik, irudiak ez dira ikaragarriak... Baina albiste bat emateko modu bat da eta niri interesgarria iruditzen zait. Aipatu da, gizarte honetan badela topiko bat: unibertsitatera joan behar dela. Guztiz ados nago.

Bizitza honetan ohituak gaude normalean egiten dena kopiatzera, patroi bat jarraitzera: jaio, parranda, unibertsitatea, bikotekidea, bizitzera joan, ezkondu, haurrak eta hil. Edo ez? Gizarte honetan daukagu burua barruraino sartuta. Eta oso jende gutxi konturatzen da horretaz. Ni, ustez, zorionekoa naiz, badakidalako nor naizen eta zer nahi dudan, nire printzipioei eta nahiei begira, ez gizarte honetako "ritualei". Batzuetan, ordea, nahi gabe egiten ditut egin behar ditunak gauza, "horrela" direlako. Eta hori aldatzea zaila iruditzen zait, aldatu behar badugu ere.

Horregatik bideo hau polita iruditzen zait. Unibertsitatera joan diren asko ere ez direla ari egiten nahi dutena. Hemen bakoitzak bizitza bizi behar du nahi ta ahal duen moduan. Eta ez unibertsatera joateagatik, pareja izateagatik, dirua izateagatik... arrakasta izango dugula bizitzan.

2.erreportaia: Linux



Egunero egunero garatzen doan programa bat da hau. Indibidualismoarekin amaituko omen duen programa komunitario bat omen da. Horrelako komentarioengatik albiste bat baino gehiago iragarki bat ematen du. Iruditu zait zerbait saldu nahien zenbiltzala, zerbaitetaz konbentzitu nahiean.
Informazioa ematen zuen bai, baina era oso subjektiboan. Gainera, aurkezleak oso azkar hitz egiten zuen eta gauza asko entzuteko denborarik ez zegoen. Garrantzia ematen diogu beraz, entzuleek, irudiari. Eta irudiak "politak" dira. Ziur nago ikusle asko irudiarekin geratu direla eta noizbehinka ozenago esaten zuten esaldiarekin: garatzen doa, indibidualismoarekin bukatuko du... Beste gauza asko bidean galduta.
Bestalde, aipatu, bideo aldetik ez dagoela gaizki. Lehen ez bezala, aurkezlea bera da hitz egiten duena, entzuleek entzuten duten ahotsa naturala da, beraz. Noski, berezko hizkuntza gaztelera delako. Irudietatik ez ezik, formatuagatik ere pertsuaditzen du bideoak. Polita iruditu zait "lokura" esan duenean eta irudiak oso azkar pasatzen ahsi direnean, kotxe ugari azaldu direnean... Horrek esaten denaz gain "nola" esaten denari ematen dio garrantzia, eta gustatu zait.

1.erreportaia: google



Bideo hoenk erakusten digu nola sortu den Google. Nola ateratzen duten egunero aurrera edo behintzat nola sortzen dituzten gauza berriak. Interesgarria izan daiteke guk egunero ikusten dugun zerbait nola sortu den jakitea. hala ere, ni ez naiz ordenagailuen aldekoa, eta gai hauek aspergarriak iruditzen zaizkit. Gainera ez zait jarraitzeko modukoa den bideo bat egin.

Nahiko luzea eta aspergarria egin zait. Bideoa, originalki, alemarieraz egina dago. Kazetariak itzulpena egiten du ahotsa entzuten den bakoitzean. Oso zaila den gauza bat iruditzen zait. nire ustez, hobe a hori egitea, apzitituluak irakurtzea baino. Azken honek ez du irudia ikusteko aukera handirik ematen eta. Baina ez da erreala. Bikoizketak gertatzen direnean, benetan ahotsek, soinuek duten indarra eta adierazpena galdu egiten dira. Bikoiztu egiten duenak nahi duen doinua jartzen du, ez benetan eman dena. eta esan beharra dago, kazetari honek ahots oso monotonoa duela, eta horrek interesa galduarazten du, niri behintzat. Neskak, mutilak, haurrak, helduak... edonor ateratzen dela eta, ahotsa berdina entzuten dugu, kazetari berarena. Baina, seguruenik zituen baliabideak kontuan hartuta hori izango zen aukerarik onena.

Musika, ordea, zezenekoa da, originala. Ez dago momentu oro, baina ateratzen denean atsegina da, oso alaia da.

martes, 4 de enero de 2011

telebista publikoen hipokrisiaz

Gorka Palazioren orrian, berria.com-en, zuzeu.con-en, nabarralden... aurkitu daiteke artikulu hau. Zabaldu dezagun toki gehiagotara!

TELEBISTA PUBLIKOEN HIPOKRISIAZ

Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?


Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.


Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

lunes, 3 de enero de 2011

Hator hator neska mutil etxera!!

HATORTXUROCK 12: Elkartasun jaialdia urtarrilaren 7an eta 8an izango da Zizur Nagusian.


Euskal preso politikoek bizi duten egoera salatzea helburu duen musika jaialdiak ostiralean eta larunbatean igoko ditu momentuko talde onenetakoak oholtza gainera.


Ostiralean, hilak 7, Zea Maysek eta Sorkunek emango dute kontzertua 21:30etik aurrera. Hasierako karteletan Kerobia taldea ageri zen, baina boskoteak datozen asteotako kontzertuak bertan behara utzi behar izan ditu kide batek lesioa izan duelako. Hatortxun Sorkunek ordezkatuko ditu.

Larunbatean, ordea, guztira zortzi talde ariko dira oholtza gainean arratsaldeko 18:00etatik aurrera: Vomito, Vendetta, Kaotiko, Gatibu, Berri Txarrak, ZTK Rap, Governors, eta gaua amaitzeko, dantzaldia Amaiur taldearen eskutik. Ondoren, ohi bezala, Djak. Aurtengoan, Elepunto, Jo ta txo eta Nari ariko dira.


Sarrerak salgai daude www.hatortxurock.org webgunean zehazten diren tokietan.

Larunbateko sarrera: 20€ / 24 €

Bi eguneko bonoa: 25 €