viernes, 26 de noviembre de 2010

Seasons dokumentala

ikusi bideoa:
:http://www.thecollectivefilm.com/seasons


"The Collective Seasons" dokumentalak bikeriders-i buruz hitz egiten du, hau da, mendi bizikletan ibiltzen direnei buruz. Dokumental honetan ikus daiteke nola txirrindulariek zailtasunezko hainbat proba, hainbat oztopo gainditzen dituzten lau urtaroak pasatzen doazen bitartean. Horregatik dauka izenburu hori: SEASONS (urtaroak).
Irudiak ikusten ditugun bitartean, txirrindularien ahotsa entzun dezakegu. Haien esperientzia, detaileak, esplikazioak entzuten dira eta horrek puntu positiboa ematen dio dokumentalari. Musikak ere asko betetzen du.

Ezin daiteke aipatu gabe utzi ikus-entzunezko muntaia. Plano oso onak ditu bideo honek: gertukoak, urrutikoak, ikuspegi desberdinekoak... Gainera ziztu bizian doan txirrinda bat jarraitzeak badauka bere meritua.

Argiaren aldetik lan izugarria egin dela bistan da. Sekuentzia guztiak argi naturalarekin grabatuak dira, kanpoan grabatuak. Kontuan hartu behar izan zuten eguraldia, ordua... Baina ikusten da teknologiak ere parte hartu duela hainbatetan; adibidez; negua denean eta dena elurtuta dagoenean  errepidetik bizikletakpasatzen ikusten dira. Berez elurra egon arren eta negua izan arren mendiak kolorea dauka. Baina txirrindularien kolore gorriak eta naranjak gailentzen dira naturako koloreak saturatuta ikusten diren bitartean (dena gris tonotan). Argi aldetik , beraz, jantzia da. Ikus daitezke urtaro desberdinetan naturak eskaintzen duen argi naturala: udako eguzki-izpiak eta neguko tono ilunak. Gainera, eguneko momentu desberdinak erakusten dizkigu eta hauetan ere argia desberdina da: ilunabarrean, goizean...

Soinuaren inguran zer esan? Dokumental honek hiru soinu uztartzen ditu: musika, ahotsa eta efektuak. Denbora guztian dago musika, musika gogorra. Egokia iruditzen zait kirol arriskutsu bat errepresentatzeko. Txirrindularien ahotsak ere entzun daitezke noizbehinka; haien esperientzia, esplikazio... Honek ere aberastu egiten du bideoa. Horrela sinesgarritasuna ematen dio. Beti da interesgarria lehen pertsonan hitz egiten duen bat entzutea, gaian aditua dena eta esperientzia konpartitzen duena... Azkenik, efektu aldetik, soilik aipatu derrapeak, abiadura, erorketak, hostoak... entzun ditzakegula.


Bururatu zait atsotitz bat bideo hau ikusi eta gero: irudi bat milaka hitz baino gehiago da. Soinua kenduta ere, asko balio du bideo honek. Irudiak itzelak dira. Jada kirol hau ikustea ikusgarria bada, bideo honek momentu ikaragarriak hartzen ditu; arriskutsuenak, berezienak. Zenbat ikuspegi... aurretik, atzetik, azpitik... Benetan dena baino artistikoagoa bihurtu du "SEASONS" dokumentalak.

Beraz, guzti hau kontuan harturik, soilik iritzia ematea geratzen zait. Mendiko txirrinda gustatzen zaionarentzat ideala da bideo hau, ikusgarria benetan. Eta hainbeste interesatzen ez zaionari ere gustatuko zaiolakoan nago . Niri gustatu zait irudiak ikusgarriak direlako eta bideoa jantzia delako. Hala ere, bideoa oso luzea da denbora guztian gauza berdinak ikusteko.

ZUK IKUSI...












No hay comentarios:

Publicar un comentario