viernes, 26 de noviembre de 2010

Livestream


Livestream bideo plataforma bat da zeinak aukera ematen duen telebista pertsonal bat sortzeko.  Kamara eta ordenagailu batekin edonork sor dezake berea. Telebista aske honek aukera handiak ematen ditu: bakoitzaren nahiak eta iritziak online azaltzekoa, telebista lokal bat sortzekoa, munduko beste edonorekin kolaboratzekoa... Chareatzeko aukera badago eta baita Twitter eta Facebookekin elkarbanatzekoa ere.

Gure irakasleak, Gorka Palaziok, berea dauka; SÉAMUS MCPÁLÁS-EN TELEBISTA.  Ikusi nahi izanez gero sartu bertan: http://www.livestream.com/palazio . Behin, ezin izan zuen klasea ematera etorri Madrilen bideo konferentzia bat eman behar zuelako. Hala ere, aukera eman zigun hura jarraitzeko. Nola? Livestream-en bidez. Bere telebista martxan jarri zuen eta zuzenean jarraitzeko aukera eman zigun.


Nire iritzia eman behar badut, esan nahiko nuke aukera interesgarria iruditzen zaidala. Sare sozialak ikaragarri zabaltzen ari dira eta pertsona askok blog pertsonalak dituzte. Bi hauek norberaren "paranoiak" idazteko aukera ematen dute eta, gainera, edonori plazaraztekoa. Badakigu ere, telebista dela indar gehien duen komunikabidea, ustez alferkeriagatik, aurrean jarri eta begiratzea besterik ez delako. Zergatik ez dira bi kontzeptuak bat egiten? Livestream-ek aukera hori ematen du: norberaren "paranoiak" telebistik adieraztea.


Baina, beti egon behar du bainaren bat. Hainbeste sare sozial, hainbeste blog, hainbeste telebista... Guztia internet bidez. Indar gero eta gutxiagorekin hartzen ditugu bizitzako gauzak. Dena interneten, denak etxean bakarrik pantaila bati begira, edonori pentsatzen dena aurpegira esateko ausardirik gabe... Baina hau da etorkizuna eta badakit iritzia emateaz gain programa honek aukera zabalak eskaintzen dituela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario