sábado, 11 de diciembre de 2010

Hipokrisiari STOP

Carlos Fernandez Liria hizketan. IKUS, IKASI ETA ONDO ENTZUN

http://revelacionalgeciras.blogspot.com/2010/07/entrevista-carlos-fernandez-liria.html?spref=bl

Carlos Fernandez Liria filosofiako irakaslea da. Bideo didaktiko honetan gutxi dago argia, soinua eta irudiari buruz esateko. Egia esan, planoa beti berdina da, beraz, argia ere berdina da; egokia elkarrrizketa baterako. Tarteka musika entzun daiteke. Gainera esaten duenaren harira, hainbat bideo tartekatzen dira: REPSOLen inguruan, Huvo Chavezen hitzaldia, Venezuelako TBren inguruan... Hauek errealagoa eta ikusgarriagoa egiten du Carlosek esaten duena.


Baina bideo honetan garrantzia HITZAK dauka, argi dago!! Gaur egungo gizartea, kapitalismoa, kritikatzen ditu argudio oso eraginkorrak emanez. Historiak egiten du gu nun gauden jakitea. Bukaera aldera aipatzen du bideo guztiaren muina:  HIPOKRISIA.

Hasten da Amerikako aurkikuntzari buruz hizketan. Nork dio hori aurkikuntza izan zenik? Asia eta Europa arteko "kontinente ezezaguna" omen zen, baina han bizi zirenek ezagutzen zuten, ezta? Fernandez Liriaren arabera Europak egin zuen bakarra Amerika inbaditzea izan zen.

Eta jarraitzen du. Daukagun sistema ekonomikoak, kapitalismoak, TXANTAJEA egiten digu eta, gainera, beti nahi dugu gehiago eta gehiago eta gehiago. Baina zer izango da gutaz petroleoa amaitzen denean? Mundu guztiak sufrituko du norduan. Hemen esan beharra daukat ez dela beharrezkoa petroleoa bukatzea, hondamendia egotea... konturatzeko kapitalismoarentzat txotxongilo batzuk garela, nahi duen bezala mugitzen gaituelako. Baina baliogarria da konturarazteko kapitalismoak MUNDU GUZTIA ZAURITZEN DUELA.

Baina TXANPONAK BI ALDE DITU BETI. 
  • Espainian, sistema parlamentarioak ez du deus egiten. Hor dago, baina fisikoki bakarrik. Espainian diktadura dago.
  • Sistema ekonomiko internacional honetan  oso gutxik enkajatzen dute. Filosofo honek konzentrazio kanpo batekin konparatzen du, baina alderantziz. "Sobran" dauden  pertsonak kanpoan utzi eta besteak alanbreen artean sartu. Oso interesgarria den konparazioa iruditzen zait.
  • Erregearen "porque no te cayas" esaldia ere jartzen du adibide gisa. Berez, Zapaterok eten zuen. Hugo Chavezek enpresa espainolak kritikatu zituen eta Daniel Ortegaren garaia zenez, hura defenditu zuen. Evo Moralesen hitzaldia ederra izan zen. Proposamen zilegi bat egin zuen oso ongi argudiatua zegoena eta interesgarria izan zen Zapateroren etena: "no se puede sobresaltar la influencia de causas externas n los problemas internos del pais". Orduan Chavezek erantzun zuen: Nola? Zuk diozu hori? 2002ko estatu golpeko antolakuntzaren zati handi bat  Espainiak egin zuen. Interesen arabera estatu golpeetan parte hartzeko kapazak badira. "La revolución no sera transmitida" dokumentalak estatu kolpeko hainbat momentu gordetzen ditu; zenbat heriotza, zenbat zauri... FRANKOTIRATZAILEAK zeuden.
  • Zein da komunikabideen erantzukizuna? Guar egungo kazetari askok iseka egin diote Evo Moralesi eta Chaevez kontra daude. Arrazoiak arrazoi, zergatik ez dira inoiz Sarkozy gutxietsia izan? Zergatik ez Bush? Obama? Erregeari burla eginez gero nola hatuko luke jendeak? Hemen ere EZKUTUKO FILOSOFIA bat erakusten da: arrazakeria.
  • Venezualan demokraziarik ez dagoela Telebistan erakusten da, eta EZ DA EGIA. Bertan prentsa askatasun handia dago adibidez. 
NORA GOAZ? irtenbiderik ez duen bide batean sartu gara. Naomi Clainek idatzitako "La doctrina Del Shock" liburuan gauza  asko demostratzen dira. Honek dio kapitalismoak desastreen aurrean soilik funtzionatzen duela ondo: gerren aurrean, terremotoen aurrean... Etorkizun honetatik ihes egiten saiatzen ari direnak herrialde latinoamerikanoak bakarrik  dira: BOLIBIA, VENEZUELA, ECUADOR, ARGENTINA ETA URUGUAY esaterako. Baina hedatuz gero aurkitu dugu IRTENBIDEA.  Mundua salbatzeko esperantza da hau.

ESNATU ETA SUNTSITU SISTEMA EKONOMIKO SUIZIDA HAU!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario