lunes, 27 de diciembre de 2010

prosumer 0-0 enpresa

Youtube munduko hedabiderik ikusienetarikoa da, indartsuenetarikoa. Abantailaz beteta dago: edonork igo dezake bere bideoa, edonork kontsumitu nahi duen toki eta momentuan, doakoa da...

Baina benetan nor ateratzen da garaile istoria guzti honetan? Zer da youtube, negozio bat da? Nork irabazten du? Prosummerrak ala enpresak?

Esan beharra daukagu prosumerrak kontsumitzaileak direla (produce+comsumer), hau da, gu geu. Bideoak igotzeko eskubidea daukagu, esan daiteke, norberak telebista propio bat daukala. Horretaz gain, nahi dugunean kontsumi dezakegu hau erazorik gabe eta doan. Beraz, irabazten ateratzen gara ezta? Oso komodoa da, badirudi norberatzentzat diseinatua dagoela.

Baina zer dago horren atzean? Prosumerrek irabazten dutena ez da ekonomikoa. Hemen "tranpa" dago. Doako zerbitzua bada ere, ziur nago enpresek beren irabazia daukatela. Sare sozialak ere doakoak dira eta asmatzailea oso diruduna denaren berriak baditut.
Youtuberen asmatzailea edo ete enpresa beraren siru sarreren berririk ez badut ere, lepoa jokatuko nuke irabazten ateratzen direla.

Beraz irabazlea nor? Nik uste enpate bat dagoela hemen. Irabazteak zer esan nahi du ekonomikoki irabaztea? Orduan enpresa litzateke garaile. Baina, kontsumitzaileak ere ez dute galtzen. Hedabide indartsu bat daukagu guztiok gure eskuen artean. Ez da hori premio bat?

Hala ere, kritikoa jarriko naiz. Hainbatetan esan dudan bezala, ez naiz ordenagailu eta teknologien oso laguna. Eta hedabide zabal hau aukera polita iruditzen bazait ere beti jarriko dut barrera bat nire aurrean. Beraz enpatea bada ere, 0-0koa izango da niretzat, inork ez didalako golik sartuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario