Interneten informazioa (bereziki albisteak, berriak) banatzeko modu bat. E-posta-z zerbaitetara harpidetzen zara, eta hango mezuak jasotzen dituzu. Ba, RSS edo XML feed batera ere harpidetzen zara, eta N informazio iturritan sortzen diren nobedadeak jasoko dituzu zeurean
Zertarako?
Web bateko (edo askotako) nobedadeak eta albisteak jakiteko, webgune horiek bisitatzen ibili beharrean, harpidetzen zara XML feed-etara eta zeurera doazkizu abisu laburrak, ze nobedade, zenbat, non...
iturria: sustatu.com
Nik ere horrelako zerbait probatu nahi dut, nik ere egunero eta momentu oro jakin nahi ditut gertatzen diren aldaketak, azken berriak... Eta egingo dut...
Bideo honetan esateko guztiak edukiari buruzkoak beharko lukete. Gaiak gaurkotasuna du eta oso interesgarria da Euskal Herriarentzat. Gainera, hamaika testigantza, irudi, argudio, iritzi... azaltzen dira, zeinak aberastu egiten duten bideoaren funtsa.
Egunkaria, Euskaldunon Egunkaria. Euskal Herrian euskaraz, hau da, gure hizkuntzan irakurtzeko geneukan aukera bakarra. Egunkari bat da herriaren ahotsa. Gure herriko albisteak, bitxikeriak... gure herrian bizitzeko zer gutxiago gure hizkuntzan idatziriko egunkari bat irkaurtzea baino... Euskal Herrian bizitzeko euskara beharrezkoa egin behar dugu. Askotan ez dugu horrela jokatzen borondatez, baina beste askotan ez gaituzte uzten.
Nola da posible egunkari bat erakunde armatu batekin lotzea? Nora iritsiko gara? Frankismora itzuliko gara? Debekatu ikurriña, debekatu euskaraz hitz egitea, debekatu espresatzea, debekatu gure hizkuntzan bizitzea, debekatu ikastolak... Gurea ez da konstituzioa, baina hainbesteko interesa badago gu ere haren parte izateko, zergatik guri ez zaizkigu eskubide berdinak bermatzen? IRITZI ASKATASUNA? NON? Soilik hau idazteak ere beldurra ematen digu.
Unibertsitatean gustura ez eta formakuntza profesionalera salto egin duten gazteei eginiko elkarrizketaz baliaturik osatutako erreportajea da. Hainbatetan aipatu da karrera bat bukatu eta formakuntzara joan behar izan dutela bizitzan zerbait egiteko aukerarik ez dutelako oraindik.
Erreportaia bezala, ez da beste munduko gauza. Ez dago musikarik, irudiak ez dira ikaragarriak... Baina albiste bat emateko modu bat da eta niri interesgarria iruditzen zait. Aipatu da, gizarte honetan badela topiko bat: unibertsitatera joan behar dela. Guztiz ados nago.
Bizitza honetan ohituak gaude normalean egiten dena kopiatzera, patroi bat jarraitzera: jaio, parranda, unibertsitatea, bikotekidea, bizitzera joan, ezkondu, haurrak eta hil. Edo ez? Gizarte honetan daukagu burua barruraino sartuta. Eta oso jende gutxi konturatzen da horretaz. Ni, ustez, zorionekoa naiz, badakidalako nor naizen eta zer nahi dudan, nire printzipioei eta nahiei begira, ez gizarte honetako "ritualei". Batzuetan, ordea, nahi gabe egiten ditut egin behar ditunak gauza, "horrela" direlako. Eta hori aldatzea zaila iruditzen zait, aldatu behar badugu ere.
Horregatik bideo hau polita iruditzen zait. Unibertsitatera joan diren asko ere ez direla ari egiten nahi dutena. Hemen bakoitzak bizitza bizi behar du nahi ta ahal duen moduan. Eta ez unibertsatera joateagatik, pareja izateagatik, dirua izateagatik... arrakasta izango dugula bizitzan.
Egunero egunero garatzen doan programa bat da hau. Indibidualismoarekin amaituko omen duen programa komunitario bat omen da. Horrelako komentarioengatik albiste bat baino gehiago iragarki bat ematen du. Iruditu zait zerbait saldu nahien zenbiltzala, zerbaitetaz konbentzitu nahiean.
Informazioa ematen zuen bai, baina era oso subjektiboan. Gainera, aurkezleak oso azkar hitz egiten zuen eta gauza asko entzuteko denborarik ez zegoen. Garrantzia ematen diogu beraz, entzuleek, irudiari. Eta irudiak "politak" dira. Ziur nago ikusle asko irudiarekin geratu direla eta noizbehinka ozenago esaten zuten esaldiarekin: garatzen doa, indibidualismoarekin bukatuko du... Beste gauza asko bidean galduta.
Bestalde, aipatu, bideo aldetik ez dagoela gaizki. Lehen ez bezala, aurkezlea bera da hitz egiten duena, entzuleek entzuten duten ahotsa naturala da, beraz. Noski, berezko hizkuntza gaztelera delako. Irudietatik ez ezik, formatuagatik ere pertsuaditzen du bideoak. Polita iruditu zait "lokura" esan duenean eta irudiak oso azkar pasatzen ahsi direnean, kotxe ugari azaldu direnean... Horrek esaten denaz gain "nola" esaten denari ematen dio garrantzia, eta gustatu zait.
Bideo hoenk erakusten digu nola sortu den Google. Nola ateratzen duten egunero aurrera edo behintzat nola sortzen dituzten gauza berriak. Interesgarria izan daiteke guk egunero ikusten dugun zerbait nola sortu den jakitea. hala ere, ni ez naiz ordenagailuen aldekoa, eta gai hauek aspergarriak iruditzen zaizkit. Gainera ez zait jarraitzeko modukoa den bideo bat egin.
Nahiko luzea eta aspergarria egin zait. Bideoa, originalki, alemarieraz egina dago. Kazetariak itzulpena egiten du ahotsa entzuten den bakoitzean. Oso zaila den gauza bat iruditzen zait. nire ustez, hobe a hori egitea, apzitituluak irakurtzea baino. Azken honek ez du irudia ikusteko aukera handirik ematen eta. Baina ez da erreala. Bikoizketak gertatzen direnean, benetan ahotsek, soinuek duten indarra eta adierazpena galdu egiten dira. Bikoiztu egiten duenak nahi duen doinua jartzen du, ez benetan eman dena. eta esan beharra dago, kazetari honek ahots oso monotonoa duela, eta horrek interesa galduarazten du, niri behintzat. Neskak, mutilak, haurrak, helduak... edonor ateratzen dela eta, ahotsa berdina entzuten dugu, kazetari berarena. Baina, seguruenik zituen baliabideak kontuan hartuta hori izango zen aukerarik onena.
Musika, ordea, zezenekoa da, originala. Ez dago momentu oro, baina ateratzen denean atsegina da, oso alaia da.
Gorka Palazioren orrian, berria.com-en, zuzeu.con-en, nabarralden... aurkitu daiteke artikulu hau. Zabaldu dezagun toki gehiagotara!
TELEBISTA PUBLIKOEN HIPOKRISIAZ Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?
Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.
Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.
HATORTXUROCK 12: Elkartasun jaialdia urtarrilaren 7an eta 8an izango da Zizur Nagusian.
Euskal preso politikoek bizi duten egoera salatzea helburu duen musika jaialdiak ostiralean eta larunbatean igoko ditu momentuko talde onenetakoak oholtza gainera.
Ostiralean, hilak 7, Zea Maysek eta Sorkunek emango dute kontzertua 21:30etik aurrera. Hasierako karteletan Kerobia taldea ageri zen, baina boskoteak datozen asteotako kontzertuak bertan behara utzi behar izan ditu kide batek lesioa izan duelako. Hatortxun Sorkunek ordezkatuko ditu.
Larunbatean, ordea, guztira zortzi talde ariko dira oholtza gainean arratsaldeko 18:00etatik aurrera: Vomito, Vendetta, Kaotiko, Gatibu, Berri Txarrak, ZTK Rap, Governors, eta gaua amaitzeko, dantzaldia Amaiur taldearen eskutik. Ondoren, ohi bezala, Djak. Aurtengoan, Elepunto, Jo ta txo eta Nari ariko dira.
Sarrerak salgai daude www.hatortxurock.org webgunean zehazten diren tokietan.