viernes, 7 de enero de 2011

4.erreportaia: Berria egunkaria!!



Bideo honetan esateko guztiak edukiari buruzkoak beharko lukete. Gaiak gaurkotasuna du eta oso interesgarria da Euskal Herriarentzat. Gainera, hamaika testigantza, irudi, argudio, iritzi... azaltzen dira, zeinak aberastu egiten duten bideoaren funtsa.

Egunkaria, Euskaldunon Egunkaria. Euskal Herrian euskaraz, hau da, gure hizkuntzan irakurtzeko geneukan aukera bakarra. Egunkari bat da herriaren ahotsa. Gure herriko albisteak, bitxikeriak... gure herrian bizitzeko zer gutxiago gure hizkuntzan idatziriko egunkari bat irkaurtzea baino... Euskal Herrian bizitzeko euskara beharrezkoa egin behar dugu. Askotan ez dugu horrela jokatzen borondatez, baina beste askotan ez gaituzte uzten.

Nola da posible egunkari bat erakunde armatu batekin lotzea? Nora iritsiko gara? Frankismora itzuliko gara? Debekatu ikurriña, debekatu euskaraz hitz egitea, debekatu espresatzea, debekatu gure hizkuntzan bizitzea, debekatu ikastolak...  Gurea ez da  konstituzioa, baina hainbesteko interesa badago gu ere haren parte izateko, zergatik guri ez zaizkigu eskubide berdinak bermatzen? IRITZI ASKATASUNA? NON? Soilik hau idazteak ere beldurra ematen digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario