viernes, 7 de enero de 2011

3.erreportaia: ETBkoa



Unibertsitatean gustura ez eta formakuntza profesionalera salto egin duten gazteei eginiko elkarrizketaz baliaturik osatutako erreportajea da.  Hainbatetan aipatu da karrera bat bukatu eta formakuntzara joan behar izan dutela bizitzan zerbait egiteko aukerarik ez dutelako oraindik.

Erreportaia bezala, ez da beste munduko gauza. Ez dago musikarik, irudiak ez dira ikaragarriak... Baina albiste bat emateko modu bat da eta niri interesgarria iruditzen zait. Aipatu da, gizarte honetan badela topiko bat: unibertsitatera joan behar dela. Guztiz ados nago.

Bizitza honetan ohituak gaude normalean egiten dena kopiatzera, patroi bat jarraitzera: jaio, parranda, unibertsitatea, bikotekidea, bizitzera joan, ezkondu, haurrak eta hil. Edo ez? Gizarte honetan daukagu burua barruraino sartuta. Eta oso jende gutxi konturatzen da horretaz. Ni, ustez, zorionekoa naiz, badakidalako nor naizen eta zer nahi dudan, nire printzipioei eta nahiei begira, ez gizarte honetako "ritualei". Batzuetan, ordea, nahi gabe egiten ditut egin behar ditunak gauza, "horrela" direlako. Eta hori aldatzea zaila iruditzen zait, aldatu behar badugu ere.

Horregatik bideo hau polita iruditzen zait. Unibertsitatera joan diren asko ere ez direla ari egiten nahi dutena. Hemen bakoitzak bizitza bizi behar du nahi ta ahal duen moduan. Eta ez unibertsatera joateagatik, pareja izateagatik, dirua izateagatik... arrakasta izango dugula bizitzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario