domingo, 9 de enero de 2011

eta zurekin amestu nahi dut (nafarroa)

Nafarroan sorturik dagoela liskarra
denek nahi zaituztela etxean barra-barra
zuk ematen diozu lurrari indarra
beraz ondo zaintzea irtenbide bakarra
Lortu ezin diraden herrientzat lotura
estalirik beraien arteko samindura
zuk hamaika txokotan sortuaz lilura
noiz edukiko dugu zuganako ardura?

Eta zurekin amestu nahi dut,
euriari goizero abestu.

Faltan zaituenak du barruan etsipena
ta sobran zaituenak bizirik du barrena
pozaz zoratzen baita gertu zaituena
zu zara bizitzaren seinale nabarmena

Zure etorkizuna omen da nahiko ilun
desertifikazioa dugun etorkizun
gu ohartuko gara zenbat erru dugun
berandu baino lehen zeozer egin dezagun.

Eta zurekin amestu nahi dut,
euriari goizero abestu.
Eta zurekin amestu nahi dut,
euriari goizero abestu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario